XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LUIS, LINO, ERRETRATISTA, MOSKORRA, KONKORRA ta ICHUA.

ERRE.: ¡Zer deabru zan ori! Gaur egun ona diagu beintzat, arraiok ez padu... Bateonbati burua ausi ez diotanean e....

LINO: Ez bedi estutu, nagusi...Gauza oek orrela izaten dira.

Ez bedi estutu.

ERRE.: ¿Orrela izaten dirala? Gañez egiteko guchi bear diat ba orainche... Danak ankaz gora botata joango neok, eta or geldituko zerate etorriko diran alproja guziak erretratatzen.

MOSK.: (Konkorra ta Ichuakin sartuta gero) Nagusi....

ERRE.: (¿Zein degu au berriz? Moskortuta dago au...).

MOSK.: ¿Sartu al liteke?.

ERRE.: Zu sartu zera beintzat-eta....

MOSK.: Tira ba....

ERRE.: ¿Zer nai dezu?.

MOSK.: Ara ba.

Oek biok, nere illobak dira, ta erretratatu egin nai ditut.

ERRE.: Jarri ba.

MOSK.: ¡Et... et...! Polliki, polliki... Au, konkor gabe atera bear dezu; au, bi begiak irikita dituala... Ta ni, moskorrik gabe.

ERRE.: ¡Baña gizona...! Lino, ekarri zazu zerra bat oni konkorra ebakitzeko; zuk, Luis, Santa Luzia'ri eskatu zaiozu oni begiak argitzeko, ta zu....

MOSK.: Berriketa guchi emen... Zuk egin zazu esandakoa, bestela ostikada galanta artuko dezu... nonbaiten.

ERRE.: ¿Zer? ¿Neri burla egitera etorri al zerate onuntz? Ikusiko degu ba.

¡Kanpora emendik! (Bultzaka bidaldu bitza).